Plataforma A-ren 10. Topaketa (deialdia)

Wiki-Noticias

Data: 2015-ko Urtarrilaren 24an, larunbata

Lekua: Bilboko Alde Zaharreko Udaltegian (La Bolsa eraikinean)

Lagun eta lankide agurgarriak,

Lehenik eta Behin, hasi berri dugun urte zoriontsua opa dizuegu. Gure eskubideen alde borrokatzeko guztion arteko batasun urtea izan dadila espero dugu.

Azaroan egin genuen bileran erabaki genuen bezala, Plataforma Ak, Otsailaren 18an, Leioako Arte Ederretako Fakultatean ekintza berri bat burutuko du, prestaketa lanetarako gela baten eskaera bideratu dugularik.

Aipaturiko ekintza aurrera eramateko eta ondoren adieraziko ditugun gaiei buruz mintzatzeko, hitzordua Bilboko Alde Zaharrean dagoen “Burtsako eraikinean” Urtarrilaren 24ean, goizeko 10:30etan izango da, honako gaiordenarekin:

-Otsailaren 18an Leioako Arte Ederretako Fakultatean egingo dugun Hitzaldi eta Ekintzaren prestakuntza.

-Diana Terceñoen gaiari irtenbideren bat bilatzea.

-Artium-era posta jasa burutzen ari den Komisioari buruzko informazioa helaraztea.

-Galde-eskeak, norberak lekarkeena.

 

Agur bero bat eta laster arte,

 

A PLATAFORMA

plataforma.arekin@gmail.com

plataforma_a@googlegroups.com

www.wiki-historias.org