Saioa Olmo Alonso

Saioaren praktika artistikoa giza harremanen eta portaera sozialen inguruan garatzen da. Horretarako, dinamika parte-hartzaileekin, interakzioko egoerekin, gailu performatiboekin eta testuinguruko proposamenekin esperimentatzen du.

Artean nagusiki kolaboratiboki lan egitea aukeratu dut, eta hori dela eta talde eta elkarte ezberdinak sortu ditu edo parte izan da: Abisal, Bubble Bussiness, Foyu, Domenica's Collazione, Pripublikarrak, Plataforma A, EPLC, LoRelacional, Wikitoki ala 770off.

Horietatik honelako proiektuak atera dira: Emancipator Bubble (2000-2005), Euskadi Trademark (2002-2012), Atrakzioen Itzulera (2007), Wiki-historiak (2008-2011), Diziplinarik Gabeko Desioak (2009-2010), o Eromekanika (2013-2016).

Saioak,  ekoizpen testuala ere badauka, bere ikerketen parte bezala. TRANSARTE, arte-praktika parte-hartzaile/ kolaboratzaileak eta psikologia sozialari buruzkoa da eta Tecnoblandas, teknologia bigunei buruz gizarte zientzia eta praktika artistikoetatik.

See video