Nerea Izagirre Elizondo

Donostian jaio nintzen 1977an, baina Orereta edo Errenteriakoa naiz. Artearen historian lizentziaduna (lehenengo promozioa EHUn, un poco en plan coballas), Kultur Kudeaketan masterra egin nuen Deustuko Unibertsitatean eta hortik denbora batera Universitat de Barcelonako kanpus virtualean Museografia didaktikoaren Masterra egin nuen.

Nire ikasketa ibilbideaz gain, zorionez nere ikasketekin zer ikusia duten lanetan ibili naiz: San Telmo museoan 1999-2003ra katalogazio, etnografia eta koordinazio hainbat lan egiten, Eresbil(euskal ereserkilarien artxiboa)en praktika eta beka baten bidez dokumentazio lanak egin nituen, Donostiako Untzi museoan kalitate proeiktu baten garapenaren hastapeneteako priektu bat egin genuen (praktika moduan), Donostiako Elizbarutiko museoan ikonografia taller pedagogiko bat sortu nuen... Bueno gauza dexente eta gaur egun Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko pedagogia zerbitzuan nabil lanean (2005eko udatik).

Generoaren ikuspegia oso interesgarria da niretzat, ez bakarrik nire lan munduan edo arte eremuan, baizik eta nire bzitzako hainbat alorretan eta sarritan nire herriko mugimendu feministarekin bat egiten dut hainbat ekimen burutzeko. Adibide moduan bertako taberna batzuetan orain dela urte batzuk martxoaren 8an eginiko emakume artisten erakusketa. Ez zen beste munduko ezer baina gure helburua erakusketa horrekin zen emakume artistak bisualizatzea, ikustezintasunarekin apurtzea eta hor txertatu genituen mitikoak (Sofonisba Anguissola, Artemisia Gentileschi...) eta euskal artista batzuk (Maria Dapena, Aurora Bengoetxea).