Josune Muñoz

Josune Muñoz Bilbon jaio zen 1967an. Euskal filologoa da ikasketaz, baina formakuntza feministan eta literatur ikerketan ari da aspalditik. 2004an Skolastika jarri zuen martxan, emakumeek sortu izan duten literatura eta gaur egun sortzen ari direna biltzeko, ikertzeko, lantzeko eta irakasteko espazioa. Dokumentazio gunea eta liburutegia izateaz gain, bilgunea ere bada Skolastika. Emakumeak eta literatura ardatz dituzten hainbat ikastaro eskaintzen ditu Josune Muñozek, eta literatur kritikaria da. “Sareinak, feminismo literarioak” proiektuko kide ere bada. Azken urteotan emakumeek sorturiko komikiak aztertzen ari da buru-belarri.