Haizea Barcenilla

Jaioteguna: 1981ko ekainak 4. Lan esparrua: arte komisarietza, kritika eta artearen historia.

Azken lanak: Calypso erakusketa Rekalde Aretoan, 2008ko apiriletik ekainera. Erakusketa honetan Aldundiaren produkzio bekak jasotako zortzi artista elkartu ziren:Alaitz Arenzana, Elssie Ansareo, Cristina Gutierrez-Meurs, David Civico eta rec-PLAY, Mikel Rueda, Amaia Lekerikabeaskoa eta Jorge Rubio. Hauekin batera Chia-En Jao artista gonbiatuak aretorako instalazio berezia gauzatu zuen.

Erakusketak prozesu artistikoaren ezaugarri bereizgarriak aztertzen zituen, artisten lana etengabeko ikerketa prozesu bat bezala erakutsiz; honen bidez, artistek kapazitate kritikoa garatzeko aukeraren aurrean aurkitzen dira, behin eta berriz aurrez aurretik ezarritako arauak jarraitu ezinean, berri batzuk ezarri behar dituztelako proiektu bakoitzerako. Ideia hauek katalogo batetan aurkeztu ziren, Paul O'neill eta Mick Wilson, Isuzko Vivas, Kepa Sojo, Rian Lozano, Stephanie Bertrand, Martí Manen, Ilaria Gianni, Jorge Rubio eta Haizea Barcenillaren testuen bidez.

Curating Fictions Whitechapel Gallery-n Londresen komisarietzari buruzko hitzaldi serie bat izan zen. Bertan hiru komisario ganbidatu ziren (Jens Hauser, René Zechlin eta Martí Manen) beraiek aukeratutako fikzio bat aurkeztu zezaten. Ondoren, fikzio honek beraien lanaren planteamenduarekin zuen harremana azaldu zuten, fikzioa, narrazioa eta egunerokotasunaren artean loturak sortuz. Proeiktua 2007 eta 2008 artean garatu zen, Whitechapelen berrikuntza prozesuaren barneko aktibitate baten modura.

Copyzine Abisal aretoan Damas kolektiboak garatutako proiektua izan zen, 2008ko urtarrilean aurkeztutakoa. Copyzine batetan zetzan, hots, fotokopien bidez sortutako fanzine batetan. Honetan, alde batetik, erreproduktibilitatea, kopia, lan bakarra eta antzeko beste gaiekin harremanatutako testuak zeuden, zita moduan aurkeztuak, fotokopia azpimarratu batean; bestetik, bertako 25 artistek fanzinearentzako bereziki egindako lanak. Erakusketa aretoan fotokopia makina bat zegoen bakarrik, eta ikuslegoak fanzineko gustoko zatiak fotokopiatu zitzazkeen.

Equilibre Instable Bordeleko CAPC Art Contemporain museoan egindako erakusketa da, Arte Ederretako Eskolako 14 ikaslerekin. Bertan, unibertsitatea bukatutako artista gazteek aurretik landutako proiektuak CAPCren espazio berezira egokitzen saiatu ziren komisarioarekin batera. Erakusketa 2007-2008 gabonen bitartean egon zen ikusgai Bordeleko museoan.

Horretaz gain, Berriarentzako kritikaria eta Mugalariko kolaboratzailea da 2007ko martxotik aurrera, eta katalogo eta ikerketa proiektu berezietarako ere idazten du.

Ana Garcia-Pinedarekin Damas kolektiboa osatu zuen 2007an.