Manifestua

"WIKI-HISTORIAK, artistek eta bitartekariek euskal inguruan kontatutako arte historiak" euskal testuinguruko artearen historia edo historiei buruzko kontakizun bateratua eraiki nahi duen proiektua da, testuinguru horretan bertan parte hartzen dugun artista eta bitartekarion hitzetan kontatutakoa.


Iritzi guztiak errespetatzen diren elkargune bat izatea da asmoa. Historia txikiak abiapuntu hartuta, Historiaren berrikusketa bat egin nahi dugu. Genero ikuspuntuan oinarrituz, mendebaldeko gizarte matxista, heterosexual eta zuriaren diskurtso hegemonikoa desegin eta ezagutza anitz, zabal eta ez-lineal baten aldeko apustua da proiektu hau. Historiak egiten gaituelako, guk egin behar dugu historia.


  1. Historia multifazetiko baten alde.

  2. Historia gurea da.

  3. Historiaren eraikitze kolektibo baten alde.

  4. Denbora historikoaren ulermen hirudimentsional baten alde. Ez lineala, ez borobila.

  5. Mugimendu etengabean dagoen Historiaren kontzepzio baten alde.

  6. Genero ikuspegitik eraikitako Historia baten alde.

 


1. Historia multifazetiko baten alde


Historia ez da ez bakarra ez objektiboa. Nork eta nondik kontatzen duenaren araberakoa da. Historia leku askotan sortzen da aldi berean. Historia Afrika, Txina edo Europatik nola kontatzen den ez da berdina. Ez da berdina makro gertakizunetan (gudak, botereak, ekonomiak) edo mikro historietan (eguneroko eginkizunak, erlazio pertsonalak eta talde zehatz batzuei lotzen zaizkion prozesuak) arreta jartzen badu. Ez da berdina gizonek ala emakumeek idazten badute. Genero ikuspegi batetatik idazten bada, edo ikuspegi honetan pentsatu gabe. Gertakizunetik urrun dauden pertsonek idazten badute edo hauetan parte hartu dutenek idazten badute. Ez da berdina pertsona bakar batek idazten badu edo askoren artean adosten bada. Desberdina da.


Guztion onespena behar ez duen Historia bat. Egi Azkena ez da existitzen; gertatutakoari hurbilketak baino ez dira existitzen, bakoitzaren subjektibotasunak irazitakoak, batzuetan metodologi zientifiko objektibo baten bidez lortu direnaren itxuraren azpian ezkututakoak.


Horregatik, Wiki-historiak Historia era multiple batean sortzeko lekua bezala aurkezten da, zeinean denok gehitu dezakegun gure ikuspuntu propioa; parte hartze eta editatzeko leku bat, zeinean ez garen beti guztiz ados egongo, baino are eta ikuspuntu gehien ezagutaraztera emango ditugun. Historiaren ikuspegi multifazetikoak elkarrekin sortzeko leku bat.


2. Historia gurea da


Gure Historia idazteko kapazak gara, horretarako behar ditugun tresnak ditugu. Sinestea eta horretarako denbora hartzea baino ez da behar. Inork ez diezazula esan zure historia propioa idazteko legitimatuta ez zaudela. Ez zaitez gaitasungabetzen utzi.Historiaren eraikuntzan oligarkia bat badago, guk onartzen dugulako da. Legendak eraikitzea, zurrumurruak eragitea, zeure ahotsa entzuten uztea eskubide bat da, ia komunitatearekiko eginkizun pertsonal bat.


Wiki-historiak ahots horrentzako plataforma bat bezala sortzen da, leku bat zeinetik, zure gogo eta dedikazioarekin, zeure burua habilitatu dezakezun; zeure buruari present egoteko leku eta denbora bat emateko. Beste modu batean urrun geratzen zaizkigun prozesu historikoen idazkeran parte hartzeko tresnak eskaintzen dizkizu.


3. Historiaren eraikitze kolektibo baten alde


Ahoz igorritako istorio eta kondairen izaera interesgarria berreskuratzea. Beldurrek, mitoek eta sinespenek, kontatutakoak eta ez idatzitakoak ere gizartea konformatu eta bere Historiaren eraikitzean laguntzen dutelako. Batzuetan kontatutakoa gertatu delako, edo batzuetan, kontatu eta gero gertatzen delako. Legendak eta zurrumurruak kolektiboki aldatzen eta formatzen joan, eta gizarte bati buruz dugun ikuspegian, edo gizarte horrek guregan duen ikuspegian garrantzia dutelako.


Horregatik, ez dugu bertsio ofiziala soilik entzun nahi, baizik eta esaten zena eta azkenik gertatu zena, esaten zena eta gezur galanta izaten bukatu zuena; norbaitek kontatu eta inoiz gehiago entzun ez zen hori, eta horren inguruan sortu ziren zurrumurruak. Guzti horrek ere gure artearen mundua ikusteko moduan eragiten duelako, eta kaleko sinesmenek azkenean gertaera handien gaineko eragina izaten dutelako.


4. Denbora historikoaren ulertze tridimentsional baten alde. Ez lineala, ez borobila


Edozein gaurkotasun ez da puntu bat, baizik eta bidegurutze bat: momentuko edozein unek iraganeko osotasun osoa eguneratzen du eta etorkizunaren osotasuna bultzatzen du. Iragana edozein orainalditan bizirik dago, pertsonari proiektuak lantzen eta xede bat osatzen laguntzen dion ikuspuntu bat da. Bidegurutze honetan sartzen dugu osagarri feminista.


Wiki-historiak emakume artistak bere barne hartzen dituzten artearen historiaren bertsioetaz gain, artista horiengatik sortzen direnak ere eskaini nahi ditu. Historiaren eraikuntzak, sistema patriarkal baten barnean dagoen heinean, honen funtzionamendu-eskemak errepikatzen ditu. Wiki-historiasen emakume artista eta bitartekariak gonbidatzen dira haien esperientziak konta ditzaten, honela emakumeek esan beharrekoa balorean jarriz. Hala ere, Wiki-historiak Historia ikuspegi feminista batengandik aztertzen interesatuak dauden gizonei ere irekia dago; genero arazoetan gizonezkoen ekarpenak ere garrantzitsuak direlako.


5. Mugimendu etengabean dagoen Historiaren kontzepzio baten alde


Berrikuspen eta berriketa etengabean dagoena, edozein kontakizun aurreiritzi ideologiko eta tresna zehatz batzuen bidez egiten baita. Tresna hauek, internet bidezko baterako edizioko plataformak, esaterako, azken emaitzan eta hau erraztasunez eguneratua izan dadinaren gainean garrantzi handia dute.


Honela, Wiki-historiak beti editagarriak dira, beti aldakorrak eta mugikorrak. Zerbait gustatzen ez bazaizu, Wiki-historiak aldatzeko aukera ematen dizu; argi ikusten ez duzun puntu baten gainean etabaidatu dezakezu; etengabeko mugimenduan dagoen eraikuntza historikoko prozesu batean parte hartzea errazten dizu.


6. Genero ikuspegitik eraikitako Historia baten alde


Emakumeak non dauden eta zeuden lekutik egin dutena ikustatzen duena Historia. Emakumeekiko erlazioa duen Historia balorean jarri eta berdintasunezko etorkizun bat eraikitzen laguntzen duena.


Historia berrikustea:



  • emakume artisten historia “utziak” berraurkitzeko

  • gizonezko artistek egindako emakumeen errepresentazioak berrinterpretatzeko (feminitatearen bertsio espezifikoen eraikuntzarekin lotura duten horiek)

  • Artearen historiak eraikia izan den patriarka-kulturaren baloreekin erlazionatzen den diziplina bezala erakusten duen rola aztertzeko. Gizonezkoaren autoritatearen interesei begira produkzio artistikoa zuzendu duen patriarka-kultura, hain zuzen ere.

Neutroa geureganatzearen alde, emakumeok ere barne hartzen gaituen zerbait bezala; ez dadila beharrezkoa izan “emakume artista” esatea, baizik eta “artista” soilik. Denon kontakizunek Historiak hutsik utzi dizkigun zuloak bete ditzaten.


8 de Enero, 2010