Estekak

Blogen eta gizarte softwareari buruz ikasteko ekimena.

Arte feminista biltzen duen artxiboa.

Artista talde bat, guztiak ezberdinak, jatorri, amets, desira eta norabide ezberdinekin, irekiak eta elkarrekin lan egin eta euren artea modu ezohiko batean ezagutarazi nahi dutenak, guztion aberasgarri. Lan indibidualez gain, publikoari zuzendutako akzio zuzenak egiten dituzte maiz.

Proiektu editorial moduan hasi zen Belcro, eta bertan arlo guztietako sortzaileek hartzen dute parte, hala nola, artea, diseinua, arkitektura, argazkigintza, etab.

M@k blogeroak aurkitutako blogen inguruko iruzkinak.

Nola pentsatu daiteke feminismoa gizarte postindustrial eta postkolonialetan? Nola ebaluatu daitezke teoria postidentitarioekin erlazionatutako gutxiengoen errepresentazio estrategiak edota identitate politikak? Zer egin daiteke genero politikak deitutakoen instituzionalizazioaren aurrean? Zein da, gaur egun, feminismoaren sujeto politikoa? Trans-feminismoaz, queer feminismoaz edota King feminismoaz hitzegin daiteke?

Hemen topatuko dituzu M.G. Bravok bildu eta ARTEMISIA Y COMPAÑIAri utzitako liburu, dokumentu, bideo, musika... ezberdinak. Guztiak emakumeak Artearen Historian zehar betetako paperarekin daude erlazionatuta.

Feministaldiak orain bi urte ospatu zuen bere lehendabiziko edizioa. Ekintza, artea eta pentsamendua nahasten dituen jaialdia da, diziplina eta tendentzia anitzetako artista eta ekintzaileentzako elkargunea eraikitzen saiatzen dena, arraza zuriko gizonentzat pentsatuta den eta arraza zuriko gizonengandik pentsatutako munduan beraien ahotsak entzungarri egin nahi dituztenentzat. 

Historian zehar zigortu egin dira arauetara moldatu izan ez diren emakumeak, gaixo, histeriko, paranoiko edo neurotiko gisa katalogatu eta zoroetxeetan sartu gaituzte. Zirkoetara eraman dituzte emakume-bizardunak. Hau bai GenEROA eta GizartEROA Emakumea edo gizona zer ote? Ona edo txarra? Txuria edo beltza? Puta edo birgina? Gizarte bakar batean bi mundu, gizonak edo emakumeak.