EMAKUMEOK PLAZARA!

Noticia
10/06/2010 - 19:30 - 11/06/2010 - 02:00

Datorren ekainaren 10ean, DOKAn, Donostiako Kafe Antzokian, EMAKUMEOK PLAZARA proiektuaren aurkezpena izango dugu. Horretarako, martxan jarriko dugun web gunea aurkeztu eta Euskal Herriko Bilgune Feministatik bultzatu nahi dugun proiektuaren nondik norakoak modu alai eta lasai batean aurkeztuko ditugu.


Horretarako artista paregabeen laguntza izango dugu. Aurkezle bikaina, bertsolariak, erakusketa, Arrasateko AINBAT taldearen emanalditxoa eta pixkat ezagunagoa den SORKUN, bere azken lana den akustikoarekin.Guztia pixkat gehiago girotzeko, afari meriendatxo bat izango dugu, tripak ere pixkat bete behar dira eta!